1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen. Une hartan, handik igaro zen Nissan Patrol bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. Gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen ari zen han barruan. Ondorioak latzak izan ziren: 20:45ean German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan. Espainiako Barne Ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi. Baina kalean ez zitzaion sinesgarritasun handirik eman bertsio ofizialari, ez jende arruntak, ez politikariek ez erakunde askok. Gertaerak eskandalua sortu zuen, eta protesta ugari, baita nazioartean ere. Zulo beltz bat bilakatu zen Irunberriko kasua Euskal Herriaren historia garaikidean. Gaur arte. Ikerketa sakon baten emaitza da liburu hau. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumarioa aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria. Liburu hau da ikerketa kriminal horren kronika, erreportaje baten estilo bizian idatzia eta nobela bat bezala irakurtzen dena.
-5%
Abans:24,00 €
Després22,80 €
IVA inclòs
Si tu compra supera los 19 €, los gastos de envío gratis. Ver detalles

IRUNBERRI, 1990: ARROILAREN NEGARRA es un libro del género POLÍTICA, RELIGIÓ I FILOSOFIA de POLÍTICA del autor ARISTI, PAKO editado por EREIN EUSKERA en el año 2023.
IRUNBERRI, 1990: ARROILAREN NEGARRA tiene un código de ISBN 978-84-9109-866-9 y consta de 272 Pàgines. En este caso se trata de formato paper, pero no disponemos de IRUNBERRI, 1990: ARROILAREN NEGARRA en formato ebook.
16,00 € 15,20 €
18,00 € 17,10 €
23,00 € 21,85 €
22,00 € 20,90 €
12,00 € 11,40 €
19,75 € 18,76 €
14,99 € 14,24 €
Vols que et comptem un secret? 🤫 Subscriu-te a nostra newsletter i rep les últimes novetats i promocions especials. Uneix-te a la nostra comunitat de lectors i lectores!
Responsable del tractament: Serlogal 2.0 S.L.; Contacte: protecciondatos@serlogal.com
Finalitat: Enviament de comunicacions comercials. Base jurídica: Consentiment exprés.
Destinataris: No es preveu cessions de dades a empreses alienes al nostre grup.
Drets: Accés, Rectificació, Limitació, Oposició
Es pot consultar la informació detallada a la nostra Política de Privadesa